Laguntza behar duten adineko eta aniztasun funtzionala duten
pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko gizarte-ekintza.
Europako SALTO proiektua _ Social Action for Life quality training
and Tools- laguntza behar duten adineko eta aniztasun funtzionala duten
pertsonei erantzuteko profesionalek
duten egokitze beharrean oinarritzen da, Alzheimer gaixotasuna, autismoaren espektroko gaitzak edo nahaste psikiatrikoak
dituztenei bereziki.
SALTO proiektuaren helburua pertsona horien behar psikosozialei
erantzutea da, ematen zaizkien zaintzak eta tratamentuak osatuz. Beraien bizi-kalitatea
hobetu nahi da disziplina anitzetan oinarritutako ikuspegi terapeutiko batetik,
eta, horri esker, trebetasun fisikoak, psikologikoak, kognitiboak eta sozialak
zaintzea eta garatzea.
Helburua
Laguntza behar duten adineko eta aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea
-
arreta sustatuz eta ikuspegi alternatiboak
erabiliz
-
gizarte-ekintza ikuspegi terapeutikoaren
barruan kokatuz
-
trebetasun fisikoak, psikologikoak,
kognitiboak eta sozialak garatuz
Metodologia
1. Ikerketa-ekintza
proiektu bat da, formakuntza- eta lan- zentroek elkarlanean garatua,
egiten ari diren praktiken azterketan eta berrikuntzan oinarrituta
2. Parte hartzeko
proiektu bat da. Lurralde bakoitzean eragile ezberdinek, erakunde
publikoek eta zentro soziosanitarioek parte hartzen dute profesionalek eta
erabiltzaileek dituzten beharrei moldatutako erantzuna emateko, dauden
politika publikoak kontuan izanik.
3. Euroeskualdeen
dinamikan oinarritutako proiektu bat da:
-
Akitania Berria – Euskadi Euroeskualdea,
Gipuzkoako (Espainia) eta Landetako eta Pirinio Atlantikoetako (Frantzia)
partaideekin
-
Adriatikoa Euroeskualdea, Istriako (Kroazia),
eta Emilia Romagna-ko eta Venezia-ko
(Italia) partaideekin
Emaitzak
1. Gizarte animazioaren formakuntza eta esperientzia onei buruzko
informazioa jaso, bertan nahiz Europa mailan
2. Formakuntza modularrean garatzeko Gizarte Ekintzako programa
bat sortu, arlo honetako profesionalei eta erakundei egokitua, disziplina
anitzeko ikuspegia eta ekintza soziala terapia alternatibo moduan bultzatzen
dituena
3.- Osasun- eta gizarte- profesionalentzako Gizarte Ekintzarako
gidaliburua, gaitasun fisikoak, psikologikoak, kognitiboak eta sozialak
zaintzeko eta garatzeko teknikak eta jarduerak zehaztuz
Lurraldeak
4 lurraldeak: Frantzia, Espainia, Italia eta Kroazia
2 Euroeskualdeak: Akitania Berria-Euskadi eta Adriatikoa
10 kideak:
- Osasun- eta gizarte- formakuntza eskeintzen duten 4 zentro
- Unibertsitate 1
- Adineko pertsonei arreta emateko 2 erakunde
- Ezgaitasuna duten pertsonei arreta emateko 3 erakunde
Oinarrizko kontzeptuak
1. Gizarte Ekintzaren
barruan, pertsonen trebetasun fisikoak, kognitiboak, psikologikoak eta
sozialak garatzeko eskuhartzeak, proiektuak eta jarduerak sartzen dira,
autonomia handiagoa eta gizarte-harremanak sustatuz
2. Bizi-kalitatea ongizate moduan ulertua: Osasunaren Mundu Erakundearen
arabera, pertsonaren osasun fisikoa,
egoera psikologikoa, autonomia maila, gizarte harremanak, sinismenak eta bere
ingurunearen espezifikoak diren ezaugarriekiko bere erlazioa barne direla
Proiektuaren faseak
2016ko urria – 2017ko apirila:
praktika onen ebaluaketa
2017ko maiatza - 2019ko uztaila: formakuntza prestatzea
2018ko martxoa - 2018ko abendua: formakuntza baliozkotzea
2017ko maiatza - 2018ko abendua: gidaliburu teknikoa
Partaideak
Frantzia
ETCHARRY FORMATION
DEVELOPPEMENT
Garapen Sozialerako Erakundea
Euskadi eta Landak – Akitania Berria
CAMINANTE
Osasun- eta gizarte- ekintzarako elkartea
Pirinio Atlantikoak eta Landak-Akitania Berria
AAPAVA
Mendekotasuna duten adineko pertsoentzako harrera-etxeak kudeatzen
dituen elkartea
Euskadi – Akitania Berria
Espainia
MATIA FUNDAZIOA
Mendekotasuna duten adineko pertsonentzako harrera-etxeak
kudeatzen dituen erakundea
Gipuzkoa - Euskadi
PIFC Gizarte Berrikuntzako LHII
Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako ikastetxe integratua
Gipuzkoa - Euskadi
Italia
CEFAL EMILIA ROMAGNA
Gizarte Lanerako eta laguntza sozioprofesionalerako Formakuntza
Zentroa
Bolonia - Emilia Romagna
UNIVERSITÁ DI BOLOGNA
Hezkuntza Zientzien Saila – Giovanni Maria Bertin
Bolonia - Emilia Romagna
ASSOCIAZIONE C’ENTRO
Osasun- eta gizarte- ekintzarako erakundea
Venecia-Veneto
Kroazia
DOM ZA ODRASLE OSOBE VILA MARIA
Ezgaitasuna duten helduentzako harrera-zentroa
Pula - Istria
DIOPTER – OTVORENO
UČILIŠTE
Osasun- eta gizarte- Lanbide Heziketako Zentroa
Pula - Istria
No comments:
Post a Comment